Population of Finland, 1750–2000 | |||
---|---|---|---|
Urtea | Biztanleria | Urtea | Biztanleria |
1750 | 421.000 | 1880 | 2.060.800 |
1760 | 491.000 | 1890 | 2.380.100 |
1770 | 561.000 | 1900 | 2.655.900 |
1780 | 663.000 | 1910 | 2.943.400 |
1790 | 705.600 | 1920 | 3.147.600 |
1800 | 832.700 | 1930 | 3.462.700 |
1810 | 863.300 | 1940 | 3.695.617 |
1820 | 1.177.500 | 1950 | 4.029.803 |
1830 | 1.372.100 | 1960 | 4.446.222 |
1840 | 1.445.600 | 1970 | 4.598.336 |
1850 | 1.636.900 | 1980 | 4.787.778 |
1860 | 1.746.700 | 1990 | 4.998.478 |
1870 | 1.768.800 | 2000 | 5.181.000 |
Finlandiak, 5 bat milioi biztanle ditu eta 15 km²-ko biztanle-dentsitatea, Islandia eta Norvegia ondoren, Europa osoko biztanle-dentsitate txikieneko herrialdea bihurtzen dutenak. Biztanleria, hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da batez ere, beste aldetik, Laponian, iparraldean, 2 km²-ko biztanle-dentsitatea dute.
Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi ziren Eskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungo samiarrak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehiena inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiarrak, Zirkulu Polar Artikotik gora bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagotik. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia Probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.
Hizkuntza nagusiak finlandiera eta suediera dira, nahiz eta azkenengoa %5ek baino ez duten hitz egiten. Suediak garrantzi handia izan du Finlandiako historian eta XIII. eta XIX. mendeetan hauek finlandiar kultura zapaldu egin dute. Hala ere, SESBi esker, hauen ondarea berreskuratzea lortu eta XIX. mende erdiko nazionalismo sentimendu sakon batek suediarren ondarea bigarren maila batean uztea lortu zuten.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search